2015-06-09

BLOGA AMAITU DA

Oporrak ia-ia bertan dauzkagula, gure lanak blog honetan bukatu ditugu.
Ikasturtean zehar gauza asko kontatu eta erakutsi ditugu hemen, baina jadanik ordua da deskantzatzeko.
Beraz, hurrengo ikasturte arte.


Udara ondo pasa eta disfrutatu.
GERO ARTE !


Gelan grabatutako bideo labur batekin agur esaten dizuegu.

2015-06-02

ESKOLAKO FESTA


 

Larunbat honetan, Ekainak 6, Orokieta Herri Eskolako festa ospatuko da eta hauek dira goizez egongo diren ekintzak:



ESKOLAKO FESTA ARRATSALDEAN

Larunbatean Orokieta Herri Eskolako festan gauza hauek egingo dira:



ESKUBALOIKO TXAPELKETA

Aurten, egia esan behar badugu, eskubaloiko txapelketan, txapeldun asko egon dira. Baina txapeldunenak, 4 bakarrik izan dira. Beste ekipoek ere oso ondo jolastu duten arren.
Lehendabizi, Orokieta 5.C, Orokieta 5.A -ren  aurka jolastu zuen. Eta zer esan beharko: Orokietak irabazi zuela.
Ikastolak, Ikastolaren aurka jolastu zuen eta Ikastolak irabazi zuen.
Baina finala, Orokietak irabazi zuen 9-8.

TXAPELDUNAK!!!



OROKIETAKO FESTA BAZKARIA

Orokietako festako bazkarira joan nahi dutenek, orokietan tiketak erosi behar zituzten, 500 pertsonentzako mugatuta dago. Bazkaria frontoian izango da.
      Umeek: urdaiazpiko kroketak, makarroiak eta izozkiak jango dituzte. 6 eurotan
      Helduek: Kroketa-krepa, sahieskia parrillan eta arroz esnea. 10eurotan
      Menu berezia dago zeliakoentzat: Makarroiak eta izozkia.   6eurotan.


2015-05-26

URTEBETETZEAK

                                                                    URTEBETETZEAK
                                         
1- Peru: Urriak 21  
2- Manu : Abuztuak 3
3- Aitor: Otsailak 12
4- Markel : Abenduak 15
5- Iñaki: Azaroak 5
6- Aitana: Abenduak 24
7- Houssam: Ekainak 9
8- Joseba: Uztailak 3
9- Angie: Irailak 29
10- Uxue: Urtarrilak 28
11- Fermin: Irailak 9
12- Gorka: Ekainak 16
13- Jone: Azaroak 19
14- Zuriñe: Irailak 21
15- Natalia: Urriak 6
16- Urko: Ekainak 9
17- Lorea: Maiatzak 19
18- Borja: Apirilak 23
19- Esti: Apirilak 21
20- Nikolas: Abuztuak 10
21- Imanol: Abenduak 1
22- Eneko: Otsailak 6
23- Garazi: Apirilak 7
24- Maore: Urriak 17
25- Neritzel: Azaroak 8
                                        

GASTEIZERA BIDAIA

Ekainaren 4ean Gasteizera goaz egunpasa, "ARTIUM" museora tailer bat egitera.
Autobusez goaz, 11euro balio ditu, joan-etorriak. Han bazkalduko dugu, baina bakoitzak bere bazkaria eta hamaiketakoa eraman beharko ditu.
8:45etan Orokietan egon beharko dugu autobusa hartzeko eta 4:30tan gutxi gora behera etorriko gara.


PLAIEROTAKO JOKALARIAK

 

Gu beti plaierotan
futbolean jolasten,
eta gure lagunak
beti animatzen.

SURFISTAK



Gaur goizean joan gara
Zarauzko hondartzara
tabla beso azpian
olatuetara



2015-05-12

BERTSOEN SARRERA

Egualdi onarekin
goaz hondartzara
pozik eta korrika
denok uretara.



IZOZKI SALTZAILEAK

IZOZKI SALTZAILEAK


Izozkia nahi badezu
etorri gurera
Zarautzko saltzaileak
hoberenak gera.



AMAIERA



Eguzkia badoa
Getari aldetik,
gu etxera bagoaz
baina oso pozik.

EGUZKIA HARTZEN DAUDENAK


Gure gaia hondartza izan zen eta gu eguzki hartzaileak ginen.

Hau da gure bertsoa:

Goizeko hamarretan 
hondartza ertzera
ahal degun azkarren
lekua hartzera

ARRANTZALEA

                                               ARRANTZALEAK
                                   

Arrantzaleak gara
begi bistan dago
eskuetan dauzkagu
hiru salabardo
           

SOROSLEAK

Atzo, maiatzak  11 bertso jaialdia eduki genuen. Gure gaia hondartza izan zen eta guri soroslez joatea egokitu zitzaigun.
Guri bertsoa oso polita atera zitzaigun eta orain, hemen, 5.A-ko blogean letra erakutsiko  dizuegu:

Gu sorosleak gara
mutil gihartsuak
eta nesken aurrean
oso indartsuak



2015-04-21

PATRUILA BERDEA


Patruila berdea 2015-4-14 hasi zen.
Patruila berdea jendeak basura botatzen zuelako sortu dugu, eta proiektu hori egunero maila bakoitzak 5 minututan frontoia garbitzean datza.
Astelehenetan 5. mailakoei tokatzen zaigu, asteartetan 4. mailakoei tokatzen zaie, azteazkenetan 3. mailakoei, ostegunetan 6. mailakoei eta ostiraletan 1. eta 2. mailakoei.

ELKAR LEHIAKETA

Elkar elkartekoek marrazki bat eman ziguten, eta horrekin, ipuin bat egin behar genuen, apirilaren 15erako. Gela bakoitzetik hiru ipuin aukeratu behar zituzten irakasleek, eta gure gelatik Olatz Dorronsorok hauek hautatu zituen:
-Aitorrena
-Urkorena
-Uxuerena
Zorionak!!!

Ipuinak ordenagailuz idatzi behar ziren, eta gero izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia eta helbidea jarri.
Maiatzeren 29 esango digute zeinek irabazi duen. Irabazleak tablet bat eta 70 euro irabaziko ditu.

Zorte on parte hartzeko aukera izan duzuen guztioi!!!

KOMUNEKO ARAZOAK OROKIETAN

Azkenengo aldian komunean arazo batzuk izan ditugu, larriena 3. mailako komunean aurkitu dugu: papel pilo bat zegoen lurrean botata, dena zikin zikina.
Beste arazoa garbitzaileek jakinarazi digutela bostgarren eta seigarren mailako ikasleek bigarren eta lehenengo mailako ikasleek baino hiru aldiz gehiago gastatzen dugula papera, irakasleek esan digute, zifra hori jaitsi egin behar dugula.

Hau


Hau bihurtzen da

FUTBOLEKO FINAL ERDIAK

Gure gelako neska txapeldunek futboleko final erdiak izan zituzten igande honetan. Baina zorte txarra eduki zuten; izan ere, 3-0 galdu zuten ikastolako nesken (Ziztu Bizian taldearen) aurka.