Hiruhilabete honetan, ingurunen giza gorputzaren gaia lantzen ari gara. Talde bakoitza gorputzeko aparatu bati buruz informazioa lantzen gaude. Talde bakoitzak lana bukatzen duenean WIKI SPACE-n lana pasatu beharko dugu. Ikasturte honetan zehar giza gorputzari buruz ikasiko dugu.2015-01-27
GIZA GORPUTZA
Hiruhilabete honetan, ingurunen giza gorputzaren gaia lantzen ari gara. Talde bakoitza gorputzeko aparatu bati buruz informazioa lantzen gaude. Talde bakoitzak lana bukatzen duenean WIKI SPACE-n lana pasatu beharko dugu. Ikasturte honetan zehar giza gorputzari buruz ikasiko dugu.GABON KANTAK - BIDEOA
Gu urtero
bezala, eskola txikira joan gara kantatzera. Gero, eskola txikian
kantatu eta gero, maila bakoitza kale ezberdinetatik joaten da
kantatzen. Maila batzuk, musika eta guzti edukitzen dute. Aurten kanta
berri bat kantatu dugu eta oso ondo atera zaigu. Kanta berriak
ole-ole olentzero du izena. Kanta asko kantatu ditugu urte hontan, baina jendeari gehien guztatu zaion kanta ole-ole olentzero izan da.
SANTA AGEDA
2015-01-20
GABONETAKO ABESTIAK - BIDEOAK
Gabon hauetan, urtero bezala, eskola osoa abestera joan da kalez kalez. Hona hemen bideo bat:
2014-12-16
EUSKERAREN EGUNEKO EGITARAUA
Euskararen
egunean, lehendabizi, irratsaio berezia egin genuen. Irratsaioan
gauza pila bat egon ziren. Eskola hasi zenean, gelan hitz egiten egon
ginen. Gero, frontoian, eskola guztia kantatzen egon eta gero, gu 5.
mailakoak patiora joan ginen. Alegia Itsasmendira. Gero diskoteka
egin genuen eta oso ondo pasa genuen. Arratsaldean, pelikula polit
bat euskaraz ikusi eta azkenik, bakoitza bere etxera joan zen.
.
Euskararen eguna on PhotoPeach
IRRATSAIO BEREZIA
Euskararen
egunean irratsaio berezi bat egin genuen, irrintzi lehiaketa bat
barne. Lehiaketa hau Beñat Arrillagak irabazi zuen.
Bestalde,
Euskara Batukoak ez ziren edo euskalki ezberdinetakoak ziren hitz
batzuk aurkitu behar genituen abesti batzuetan.
Elkarrizketa
batzuk ere egin genizkien irakasle batzuei.
Bukatzeko,
probintzi ezberdinetakoak diren Orokietako irakasle batzuk, testu
bat, beraien euskalkian esan zuten..
2014-12-09
2.ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA
Urtero
bezala, 2. eskuko jostailuen bilketa martxan jarri da.
Azoka
hau Balurdineko ofizinan antolatu da, abenduaren 5ean, 5. mailakoen
laguntzaz, jostailuak jaso eta aukeratu ziren eta abenduaren 9, 10
eta 11. lan horrekin jarraituko da, salmenta egunak berriz,
abenduaren 12 eta 13ak dira. Baina laguntzaileak ez ziren bakarrik 5.
mailakoak izan, 6.mailakoek ere bai lagundu zuten.
Hemen
jasotako dirua, Afrikako behartsuez dedikatzen den erakunde batera
eramango da. Hau irakurri eta gero badakizu, AZKAR, AZKAR, JOAN
OROKIETARA!!!
Ah,
eta gogoratu, gustatu bazaizue, idatzi ezazue iruzkizun polit bat,
lasai dohainik da eta.
ANDU LERTXUNDIREN ELKARRIZKETA
Euskararen
eguna zela eta 5. mailakook irratsaioan Andu Lertxundiri elkarrizketa
bat egin genion, baina, zuzenean ez zen izan euskararen egunean ezin
baitzuen etorri, horregatik, egun bat lehenago grabatu zuten
elkarrizketa. Bertan, bere lanbide eta bizitzaren galderak egin
zizkioten.
Elkarrizketaren
bitartez jakin genuen Anduk gauza asko ikasi eta egiten dituela.
2014-11-11
URTETA
Gu 2014ko
Azaroaren 4an Urtetako Zabortegira joan ginen.
Eguraldi
txarra egin zuen; euri eta guzti. Laienek, monitoreak, esan zigun
egunero-egunero 20 kamioi baino gehio joaten omen direla zabortegira.
Zabortegian
bertan, sarreran sartu eta pixkat ezkerraldera arranoak daude, kaioak
zaborra ez hartzeko eta ez zabaltzeko.
Sarreran
ere, kamioiak sartu eta aurrean baskula bat dago, jakiteko kamioiak
eta hartu duen zaborrak guztira zenbat tona pisatzen duen.
Gero
irteterakoan zaborra hustuta daukanean, berriz baskulan jartzen da.
Kamioia pisatu eta horrela jakiten dute, zenbat zabor ekarri duen.
Baina baskulan jarri baino lehenago putzu bat dago gurpilak
garbitzeko.
Arratsaldean
gauzen aldaketa egin genuen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



