2015-02-10

GREASE: GURE INAUTERIAK PRESTATZEN

Aurten, musikalak gaia aukeratu dugu. Guk, 3. ziklokook, "GREASE" hautatu dugu. Dagoeneko hasi gara gauzak prestatzen: erropak, koreografia, dantza egiteko bikoteak... 
Gure mozorroak oso politak dira.
Neskena: Soineko edo gona bat, zinta bat lazo batekin eta bailarinak edo antzekoak.
Mutilak: Galtza beltzak, kamiseta txuria edo beltza eta txupa bat.


2015-01-27

GIZA GORPUTZA

             
Hiruhilabete honetan, ingurunen giza gorputzaren gaia lantzen ari gara. Talde bakoitza gorputzeko aparatu bati buruz informazioa lantzen gaude. Talde bakoitzak lana bukatzen duenean WIKI SPACE-n lana pasatu beharko dugu. Ikasturte honetan zehar giza gorputzari buruz ikasiko dugu.

GABON KANTAK - BIDEOA

Gu urtero bezala, eskola txikira joan gara kantatzera. Gero, eskola txikian kantatu eta gero, maila bakoitza kale ezberdinetatik joaten da kantatzen. Maila batzuk, musika eta guzti edukitzen dute. Aurten kanta berri bat kantatu dugu eta oso ondo atera zaigu. Kanta berriak ole-ole olentzero du izena. Kanta asko kantatu ditugu urte hontan, baina jendeari gehien guztatu zaion kanta ole-ole olentzero izan da.

SANTA AGEDA

Laster dator Santa Ageda!
Santa Agedako kantak errepasatzen hasi beharko gara, eta baita batzuentzat kantak ikasten ere.
Makilak prestatu beharko ditugu eta baita BASERRITAR erropak atera ere.
Santa Ageda egunaren  bezperan, denok elkartu eta herritik  abesten joango gara.


2015-01-20

2014-12-16

GABONAK

gabon
zoriontsuak 
 
urteberrion

EUSKERAREN EGUNEKO EGITARAUA

Euskararen egunean, lehendabizi, irratsaio berezia egin genuen. Irratsaioan gauza pila bat egon ziren. Eskola hasi zenean, gelan hitz egiten egon ginen. Gero, frontoian, eskola guztia kantatzen egon eta gero, gu 5. mailakoak patiora joan ginen. Alegia Itsasmendira. Gero diskoteka egin genuen eta oso ondo pasa genuen. Arratsaldean, pelikula polit bat euskaraz ikusi eta azkenik, bakoitza bere etxera joan zen.  
.
Euskararen eguna on PhotoPeach

IRRATSAIO BEREZIA

Euskararen egunean irratsaio berezi bat egin genuen, irrintzi lehiaketa bat barne. Lehiaketa hau Beñat Arrillagak irabazi zuen.
Bestalde, Euskara Batukoak ez ziren edo euskalki ezberdinetakoak ziren hitz batzuk aurkitu behar genituen abesti batzuetan.
Elkarrizketa batzuk ere egin genizkien irakasle batzuei.
Bukatzeko, probintzi ezberdinetakoak diren Orokietako irakasle batzuk, testu bat, beraien euskalkian esan zuten..

2014-12-09

2.ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA

Urtero bezala, 2. eskuko jostailuen bilketa martxan jarri da.
Azoka hau Balurdineko ofizinan antolatu da, abenduaren 5ean, 5. mailakoen laguntzaz, jostailuak jaso eta aukeratu ziren eta abenduaren 9, 10 eta 11. lan horrekin jarraituko da, salmenta egunak berriz, abenduaren 12 eta 13ak dira. Baina laguntzaileak ez ziren bakarrik 5. mailakoak izan, 6.mailakoek ere bai lagundu zuten.
Hemen jasotako dirua, Afrikako behartsuez dedikatzen den erakunde batera eramango da. Hau irakurri eta gero badakizu, AZKAR, AZKAR, JOAN OROKIETARA!!!
Ah, eta gogoratu, gustatu bazaizue, idatzi ezazue iruzkizun polit bat, lasai dohainik da eta.

ANDU LERTXUNDIREN ELKARRIZKETA




Euskararen eguna zela eta 5. mailakook irratsaioan Andu Lertxundiri elkarrizketa bat egin genion, baina, zuzenean ez zen izan euskararen egunean ezin baitzuen etorri, horregatik, egun bat lehenago grabatu zuten elkarrizketa. Bertan, bere lanbide eta bizitzaren galderak egin zizkioten.
Elkarrizketaren bitartez jakin genuen Anduk gauza asko ikasi eta egiten dituela.