2014-12-16

GABONAK

gabon
zoriontsuak 
 
urteberrion

EUSKERAREN EGUNEKO EGITARAUA

Euskararen egunean, lehendabizi, irratsaio berezia egin genuen. Irratsaioan gauza pila bat egon ziren. Eskola hasi zenean, gelan hitz egiten egon ginen. Gero, frontoian, eskola guztia kantatzen egon eta gero, gu 5. mailakoak patiora joan ginen. Alegia Itsasmendira. Gero diskoteka egin genuen eta oso ondo pasa genuen. Arratsaldean, pelikula polit bat euskaraz ikusi eta azkenik, bakoitza bere etxera joan zen.  
.
Euskararen eguna on PhotoPeach

IRRATSAIO BEREZIA

Euskararen egunean irratsaio berezi bat egin genuen, irrintzi lehiaketa bat barne. Lehiaketa hau Beñat Arrillagak irabazi zuen.
Bestalde, Euskara Batukoak ez ziren edo euskalki ezberdinetakoak ziren hitz batzuk aurkitu behar genituen abesti batzuetan.
Elkarrizketa batzuk ere egin genizkien irakasle batzuei.
Bukatzeko, probintzi ezberdinetakoak diren Orokietako irakasle batzuk, testu bat, beraien euskalkian esan zuten..

2014-12-09

2.ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA

Urtero bezala, 2. eskuko jostailuen bilketa martxan jarri da.
Azoka hau Balurdineko ofizinan antolatu da, abenduaren 5ean, 5. mailakoen laguntzaz, jostailuak jaso eta aukeratu ziren eta abenduaren 9, 10 eta 11. lan horrekin jarraituko da, salmenta egunak berriz, abenduaren 12 eta 13ak dira. Baina laguntzaileak ez ziren bakarrik 5. mailakoak izan, 6.mailakoek ere bai lagundu zuten.
Hemen jasotako dirua, Afrikako behartsuez dedikatzen den erakunde batera eramango da. Hau irakurri eta gero badakizu, AZKAR, AZKAR, JOAN OROKIETARA!!!
Ah, eta gogoratu, gustatu bazaizue, idatzi ezazue iruzkizun polit bat, lasai dohainik da eta.

ANDU LERTXUNDIREN ELKARRIZKETA




Euskararen eguna zela eta 5. mailakook irratsaioan Andu Lertxundiri elkarrizketa bat egin genion, baina, zuzenean ez zen izan euskararen egunean ezin baitzuen etorri, horregatik, egun bat lehenago grabatu zuten elkarrizketa. Bertan, bere lanbide eta bizitzaren galderak egin zizkioten.
Elkarrizketaren bitartez jakin genuen Anduk gauza asko ikasi eta egiten dituela.

2014-11-11

URTETA

Gu 2014ko Azaroaren 4an Urtetako Zabortegira joan ginen.
Eguraldi txarra egin zuen; euri eta guzti. Laienek, monitoreak, esan zigun egunero-egunero 20 kamioi baino gehio joaten omen direla zabortegira.
Zabortegian bertan, sarreran sartu eta pixkat ezkerraldera arranoak daude, kaioak zaborra ez hartzeko eta ez zabaltzeko.
Sarreran ere, kamioiak sartu eta aurrean baskula bat dago, jakiteko kamioiak eta hartu duen zaborrak guztira zenbat tona pisatzen duen.
Gero irteterakoan zaborra hustuta daukanean, berriz baskulan jartzen da. Kamioia pisatu eta horrela jakiten dute, zenbat zabor ekarri duen. Baina baskulan jarri baino lehenago putzu bat dago gurpilak garbitzeko.
Arratsaldean gauzen aldaketa egin genuen.



2014-10-23

ERAKUSKETA MIKOLOGIKOA

Perretxikoak bildu eta gero, gelara iritsi eta perretxikoak sailkatzen hasi ginen.
Ez zen erreza izan, bideoan ikusi duzuenez, ordenagailuak, liburuak...gauza pila bat behar izan genituen. Baina azkenean merezi izan zuen lan horrek, erakusketa polita gelditu baitzen.
Gustatu bazaizue idatz ezazue iruzkin polit-polit bat.


2014-10-21

PERRETXIKOETARA

Urriaren 21ean perretxiko bila joan ginen.Autobusa hartu eta Urtetara joan ginen, han bide bat hartu eta perretxikoz betetako baso batera iritsi ginen.Bertan perretxiko asko hartu genituen:Amanita phaloides, amanita muskaria...baita ere apaintzekoeta sua egiteko ekarri genituen:ardagaia, pina buruak...Geroago beste bide bat hartu genuen Elkanora joateko.Han hamaiketakoa jateko geratu ginen,bitartean autobusa iritsi zen.Gogoratu:


ARAUAK
Inoiz ez joan bakarrik perretxiko bila.

Txikiak eta gazteak ez hartu, ez dugulako hazten usten


2014-09-29

AGURRA

....
Kaixo, gu 5.Ako ikasleak gara. Gure lehenengo aldia da blog hau egiten duguna. Espero dugu gustatzea.
Gelan, 11 neska eta 14 mutil gaude eta gure tutorea Olatz Dorronsoro da.
Blog honetan, eskolan egiten ditugun gauzak erakutsiko dizkizuegu: eskolako lanak, proiektuak, irteerak eta abar...
ONDO PASA!!!