2015-03-24

OPORRAK

                           
               
Laster datoz oporrak, bi aste egon beharko duzue gu gabe. Ze pena, eeee!!!!
Oso pozik gaude oporrak datozelako: txostenak jaso, etxerako lanak egin eta kitto, DISFRUTATZERA!!!!
Batzuk oporretara joango dira: eskiatzera, ondo pasatzera kuadrilarekin, baina beste batzuk hemen geratuko dira herria zaintzen.
Denok ondo pasatzea nahi dugu!!!

BIDE HEZIKETA

Bide heziketa oraintxe bukatu dugu eta nola izan den azalduko dizuegu.
  • Lehenengo egunean aulki batetik beste batera salto egin behar izan zuten batzuek distantzia batetik aurrera eta beste batzuek beraien aurpegiak begiratzen geratu ziren. ZERTARAKO EGIN GENUEN? Hori egin zutenen aurpegia begiratu eta beraien aurpegiko espresioak jakiteko.

  • Bigarren egunean orri batzuetan emozio batzuekin eta antzerki baten bidez besteek emozio hori asmatu behar zuten.

  • Hirugarren egunean errepidetik bizikletan ibili ginen kasko eta peto fosforitoekin eta oso ondo pasa genuen.


Ba hori da guztia eta beste batean berriro tokatzen bazaigu esango dizuegu.

 

2015-03-10

IKASLE LAGUNTZAILEAK

IKASLE LAGUNTZAILEAK

Orokietan, hau da, gure eskolan gauza berezi bat egiten dugu eta horrelaxe deitzen diogu: Ikasle laguntzaileak.
Ikasle laguntzaileak izenak esaten duen bezala ikasleei mini-irakasleak izateko oportunitatea ematen die 5-6.mailako gazteei programa honek. Erlijioko orduan egiten da, hartara, ikasle batzuk (nahi badute) erlijiora joaten dira, beste batzuk etxeko lanak egiteko aprobetxatzen dute eta azkenik merezi dutenak laguntzera joaten dira. Maila bakoitzak ordutegi desberdinak ditu ikasle laguntzaileekin baina denak erlijioko orduan.
Ikasle laguntzaileak LH1,LH2,LH3,LH4,HH2,HH3,HH4 eta HH5-era joaten dira laguntzera.


AZTERKETAK

Azkenengo hiru aste hauetan azterketa asko izan ditugu eta bi edo hiru falta zaizkigu azterketekin bukatzeko, adibidez: Matematikakoa, ingurunekoa, soinketakoa...eta bi falta zaizkigunak euskarakoa eta ingurunekoa dira.

AZTERKETAK
-Otsailaren 24ean 15:00-15:45etara: INGURUNEKO kontrola.
-Otsailaren 27ean 15:00-16:00etara MUSIKAKO kontrola.
-Martxoaren 5ean 9:00-10:00etara SOINKETAKO kontrola.
-Martxoaren 6ean 10:00-11:00etara GAZTELANIAKO kontrola.
-Martxoaren 10ean 11:30-12:30etara MATEMATIKAKO kontrola.
-Martxoaren 12ean 10:00-11:00etara EUSKERAKO kontrola.
-Martxoaren 17ean 15:00-16:30etara INGURUNEKO kontrola.

.


ZIRKULAZIO APARATUA

Hiruhileko honetan talde bakoitzak Giza gorputzeko aparatu bati buruz lana egiten aritu gara. Aparatu hauek izan dira: 
Zirkulazio aparatua, Liseri aparatua, Lokomozio aparatua, Arnas aparatua eta Iraiz aparatua. Aparatu bakoitzaren eginkizuna, ibilbidea eta organo bakoitzaren azalpena.

Gure Taldean "Zikulazio aparatua" landu dugu.