2015-04-21

PATRUILA BERDEA


Patruila berdea 2015-4-14 hasi zen.
Patruila berdea jendeak basura botatzen zuelako sortu dugu, eta proiektu hori egunero maila bakoitzak 5 minututan frontoia garbitzean datza.
Astelehenetan 5. mailakoei tokatzen zaigu, asteartetan 4. mailakoei tokatzen zaie, azteazkenetan 3. mailakoei, ostegunetan 6. mailakoei eta ostiraletan 1. eta 2. mailakoei.

ELKAR LEHIAKETA

Elkar elkartekoek marrazki bat eman ziguten, eta horrekin, ipuin bat egin behar genuen, apirilaren 15erako. Gela bakoitzetik hiru ipuin aukeratu behar zituzten irakasleek, eta gure gelatik Olatz Dorronsorok hauek hautatu zituen:
-Aitorrena
-Urkorena
-Uxuerena
Zorionak!!!

Ipuinak ordenagailuz idatzi behar ziren, eta gero izen-abizenak, jaiotze data eta telefono zenbakia eta helbidea jarri.
Maiatzeren 29 esango digute zeinek irabazi duen. Irabazleak tablet bat eta 70 euro irabaziko ditu.

Zorte on parte hartzeko aukera izan duzuen guztioi!!!

KOMUNEKO ARAZOAK OROKIETAN

Azkenengo aldian komunean arazo batzuk izan ditugu, larriena 3. mailako komunean aurkitu dugu: papel pilo bat zegoen lurrean botata, dena zikin zikina.
Beste arazoa garbitzaileek jakinarazi digutela bostgarren eta seigarren mailako ikasleek bigarren eta lehenengo mailako ikasleek baino hiru aldiz gehiago gastatzen dugula papera, irakasleek esan digute, zifra hori jaitsi egin behar dugula.

Hau


Hau bihurtzen da

FUTBOLEKO FINAL ERDIAK

Gure gelako neska txapeldunek futboleko final erdiak izan zituzten igande honetan. Baina zorte txarra eduki zuten; izan ere, 3-0 galdu zuten ikastolako nesken (Ziztu Bizian taldearen) aurka.

2015-04-13

ESKOLAN !

 


Aste Santuko oporrak amaitu dira eta horregatik eskolan gaude. 

Gure blog honetan jarraituko dugu gure gauzak kontatzen.