2015-02-24

INAUTERIAK 2 ETA 3 URTE



Gaztetxoak "Mary Poppins" musikaletaz mozorrotu ziren. Txapela, aterkia, jantzia... dotore-dotore zeuden, baina, haizeak dantza izorratu zien, hala ere, merezi du bideoa ikustea.
Resultado de imagen de mary poppins

4 ETA 5 URTEKOEN INAUTERIAK


Hau lau eta bost urtekoen inauterietako “Edurnezuri”-ren dantza da.
Beraiek asko prestatu ziren dantza hau egiteko.  

Han egon ez zirenentzako edo berriro ikusi nahi duzuenentzako hemen jartzen dugu bideoa.
 




                      

IÑAUTERIAK LEHEN ZIKLOA

Lehenengo ziklokoek urte honetan musikalen barruan CABARET pelikula antzeztu zuten.Mutilak bakero beltz bat, kamiseta dotore bat, kapela bat, eta pajarita koloretsu batez joan ziren jantzita. Eta neskak malla beltzak, kamixeta luze, estu eta marrazki gabeko bat, eta lumazko boa bat. Jantzi politak zeuzkaten, ondo dantzatu zuten eta oso ondo pasatu genuen!!!

.....

INAUTERIAK 2.ZIKLOA

 

Bigarren zikloak Abbaren Mamma Mia  musikalaren  dantzak prestatu zituzten.

Beraiek bigarrenak izan ziren dantzatzen. Euren arropak oso politak ziren; benetakoak eta guzti ematen zuten.

Gainera, beraien dantzak ikusterakoan lan handia egin zutela nabaritzen zen eta egindako dantza zoragarriengatik txalo mordoak eskeini genizkien. 

GREASE INAUTERIAK!!!!


Gu hirugarren zikloko umeak gara,eta GREASE pelikulako hiru dantza baina pixkat laburtuta egin genituen.
Dantzako pausoak 6-5. mailako umeok eta irakasleek adostu genituen.

Mutilak beltzez jantzita eta neskak soinekoarekin, kamiseta eta makilaje pixka batekin joan ginen.
Bideo honetan ikus daiteke zein ondo egin genuen! 
Espero dugu gustatzea!

2015-02-10

MATRIKULAZIOAREN DATAK



MATRIKULAZIOA 2015-2016
2015/16 ikasturterako ikasle berrien aurrematrikula epea 2015eko otsailaren 2tik 13ra, biak barne, irekita egongo da.

Ordutegia: 09:30-11:30 / 15:00-17:00  HAUR HEZKUNTZAKO ESKOLAN


Informazio gehiago ikusteko sakatu hemen.

ESKOLA KIROLA BERTAN BEHERA

Joan zen astean, Gipuzkoa osoan eguraldi txarra zela eta, hotza eta elurra egin zuen, eta Orokietako partiduak suspenditu ziren. 
Partiduak antolatzen dituzten pertsonek partiduak suspenditu zituzten eguraldi txarraren aurreikuspenak izanik. 
Jende asko pozik jarri zen beraien amak ez zielako utziko eguraldi horrekin futboleko edo saskibaloiko partidurik jolasten utziko.


SANTA AGEDAKO KOPLAK: BIDEOAK

Aurten ere, asko entsaiatu ondoren, Haur Hezkuntzako patiora joan ginen Santa Agedaren bezperako koplak eta abestiak kantatzera.
Txalo asko jaso genuen.
Hemen jartzen dugu bideo pare bat.


GREASE: GURE INAUTERIAK PRESTATZEN

Aurten, musikalak gaia aukeratu dugu. Guk, 3. ziklokook, "GREASE" hautatu dugu. Dagoeneko hasi gara gauzak prestatzen: erropak, koreografia, dantza egiteko bikoteak... 
Gure mozorroak oso politak dira.
Neskena: Soineko edo gona bat, zinta bat lazo batekin eta bailarinak edo antzekoak.
Mutilak: Galtza beltzak, kamiseta txuria edo beltza eta txupa bat.