2014-11-11

URTETA

Gu 2014ko Azaroaren 4an Urtetako Zabortegira joan ginen.
Eguraldi txarra egin zuen; euri eta guzti. Laienek, monitoreak, esan zigun egunero-egunero 20 kamioi baino gehio joaten omen direla zabortegira.
Zabortegian bertan, sarreran sartu eta pixkat ezkerraldera arranoak daude, kaioak zaborra ez hartzeko eta ez zabaltzeko.
Sarreran ere, kamioiak sartu eta aurrean baskula bat dago, jakiteko kamioiak eta hartu duen zaborrak guztira zenbat tona pisatzen duen.
Gero irteterakoan zaborra hustuta daukanean, berriz baskulan jartzen da. Kamioia pisatu eta horrela jakiten dute, zenbat zabor ekarri duen. Baina baskulan jarri baino lehenago putzu bat dago gurpilak garbitzeko.
Arratsaldean gauzen aldaketa egin genuen.